Bidaialekuak

Amerika

Amerika kontrasteen lurra da. Iparraldeko handitasuna eta hegoaldeko kultura-aniztasuna. Bere lurren kolorea da eta bere saltsen usaina. Etxe orratzen artean eta oihan handien artean ibiltzea. Amerika paradisu txiki zoragarriez beteta dago. Ez duzu zure helmuga aurkitu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta aurkituko dugu.

Guk deituko dizugu

Nabarmenak

Kanada Kanada, mugarik gabeko natura

Parke natural erraldoiak, baso ikaragarriak, aintzira ederrak, fiordo ikusgarriak edo baleen artean nabigatzea. Kanadaren eta bere espazio naturalen edertasuna paregabea da. Ingurumena gehien zaintzen duten herrialdeetako bat eta munduko toki dinamiko eta abegitsuenetakoa izateagatik ezaguna, Kanadak oso bizi-kalitate ona du. Kanada bisitatzea aire garbia arnastea delako.

Jarri gurekin harremanetan
Costa Rica Costa Rica, "bizi-bizirik"

Costa Rica paradisu natural bat da bete-betean, munduko biodibertsitatearen erreserba handienetako bat alegia: oihanak, sumendiak, ur-jauziak, mangladiak, jende gutxiko hondartzak… Zatoz bere parke nazionalak eta Pazifikoko itsasertzeko bazter sekretuak ezagutzera, klima bikain batean. Senti ezazu natura zure inguruan. Costa Ricara bidaiatzea da bizitzan murgiltzea.

Jarri gurekin harremanetan
EEBB Mendebaldeko kostaldeko paisaia sailkaezinak

Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko ibilbidea, aukera anitzez betea. Los Angeleseko arkitektura, San Frantzisko inperiala, Mojave basamortuko oasia, Colorado ibai dotorea, Arroila Handia ikusgarria, Las Vegaseko argiak eta neurrigabekeria, Arizonako benekotasuna edo Yosemiteren moduko parke naturalen purutasuna. AEBetako mendebaldera bidaiatzea da harrituta geratzea.

Jarri gurekin harremanetan
1

Aukeratu helmuga

2

Esan iezaguzu

3

Guk antolatuko dugu

4

Bidaiatzeko ordua

5

Ondorengoa