Bidaialekuak

Asia

Asia da mugimendua eta atsedena. Azoka baten eroaldia eta kale amaigabeen jendetza. Himalaiako zerua ukitzea eta Tailandiako urak laztantzea. Bere sukaldaritzako zaporeak eta aromak nahastea. Asia amaigabea da. Zen da zure lehenengo geltokia? Konta iezaguzu nora joan nahi duzun.

Guk deituko dizugu

Nabarmenak

Indonesia Bali, paradisu tropikala

Baliko uharteak, Indonesian, txundituta utziko zaitu. Ametsetako tokia da. Balira bidaiatzea da paradisuzko hondartzetan klima atseginaz gozatzea, hodeiez inguratutako sumendi, oihan tropikal eta arroz-soro berdeen artean. Tradizio eta erritu erlijiosoetan murgiltzea. Biztanleen adeitasuna jasotzea, beren aberastasun handiena. Bali magia da.

Jarri gurekin harremanetan
Maldivak Pilak kargatzeko tokia

Maldivek ez dute parekorik. Erlaxa zaitez bere ia 1.200 uharteen artean, urte osoan zehar klima bikainarekin gainera. Hondar zuriko hondartzak, ur gardeneko aintzirak eta itsas hondo paregabeak, koralezko lorategi eta arrain exotikoekin. Maldivek Overwater uraren gaineko ostatuen intimitatea eskaintzen dute, edota luxuzko resorten esklusibitatea. Maldivak lasaitasuna dira.

Jarri gurekin harremanetan
Vietnam Kultura puri-purian

Vietnam da bere originaltasunarekin maiteminduta geratzea. Vietnam da 53 talde etnikoren aniztasuna, beren antzinako ohiturak eta hospitalitatea. Vietnam da kulturan murgiltzea. Guzti hori paisaia idilikoz inguratuta: Halong badiaren edertasuna, Tonkin golkoko esmeralda koloreko urak, Mekong ibaiaren deltako arroz-soroak edo Sapa mendi-zonaldeko tribuak. Vietnam aberastasuna da.

Jarri gurekin harremanetan
1

Aukeratu helmuga

2

Esan iezaguzu

3

Guk antolatuko dugu

4

Bidaiatzeko ordua

5

Ondorengoa