PRIBATUTASUNAREN ETA COOKIEN POLITIKA

Politika honek wwww.noaoa.eus webgunera (aurrerantzean, “webgunea”) sartzearen eta erabiltzearen ondorioz datu pertsonalekin egiten diren tratamenduak erregulatzen ditu. Webgunearen titularra NOAOA BIDAIAK S.L. da, IFK B75034587 zenbakikoa duena eta egoitza Hipodromo Etorbidea 10, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) helbidean duena. Era berean, politika honek webgunean erabilitako cookieei buruzko informazioa ematen du.

Pribatutasunari buruzko politika

Webgunea erabiltzeak erabiltzaile-izaera (aurrerantzean, “Erabiltzailea”) ematen du, eta pribatutasunari buruzko politika honetan jasotako baldintza guztiak ezagutzea eta onartzea inplikatzen du. Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du pribatutasunari buruzko politika hau, webgunea erabili nahi duen aldi bakoitzean, politika honek aldaketak izan ditzakeelako.

Webgunean datu pertsonalak biltzea, tratatzea eta erabiltzea.

Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (DBEO) xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu, gure webguneak eskaintzen dituen zerbitzu batzuk erabiltzeko, beharrezkoa izan daitekeela guri datu pertsonal jakin batzuk ematea, fitxategi automatizatuetan sartuko ditugunak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduak indargabetu egiten du 95/46/CE direktiba (datuak babesteko erregelamendu orokorra), eta erregelamendu berriaren arauak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak, nahitaez bete beharrekoak izango dira 2018ko maiatzetik aurrera. Erregelamendu horretako xedapen berriak betez, jakinarazten dizugu datuen tratamenduaren arduraduna NOAOA BIDAIAK S.L. dela, egoitza soziala Hipodromo Etorbidea 10 - 20160 Lasarte-Oria (Guipuzkoa) helbidean duena.

Oro har, bildutako datuak webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak emateko xedearekin tratatuko dira, edo Erabiltzaileak webgunearen bidez egiten dituen eskaeren, gestioen edo tramiteen ondorioz NOAOA BIDAIAK S.L.rekin sor daitezkeen bestelako erlazio batzuk atenditzeko. Webguneak une bakoitzean dauzkan formularioen bitartez ematen dizkiguzun datuak izango dira tratamendua jasoko dutenak, edo han identifikatutako posta elektronikoko helbideetara Erabiltzaileak zuzentzen dituen posta elektronikoen bitartez ematen dituenak, bai eta dagokion erlazioa mantentzen den bitartean sortzen diren beste batzuk ere.

Edozein formulariotan nahitaez bete beharrekotzat seinalatuta ageri diren eremu guztiak bete egin beharko dira, horietakoren bat ez betetzeak berekin ekar baitezake zure eskaerari ezin erantzutea edo dagozkizun zerbitzuak ezin ematea.

Horrez gain, datu horiek biltzen diren bitartean, baliteke zure adostasuna eskatzea zerbitzuarekin edo dagokion erlazioarekin zuzeneko loturarik ez duten beste xede batzuetarako. Tratamendu gehigarri horiekin ados ez bazaude, markatu edo desmarkatu horretarako dagoen laukia, zer dagokionaren arabera.

Datuak komunikatzea edo uztea

www.noaoa.eus webgunean jasotako datuak beste enpresa batzuei komunikatzekotan, ezartzen den erlazio juridikoa garatzeko, mantentzeko eta kontrolatzeko edota horretarako legezko baimena dagoenean bakarrik egin ahalko da.

Erabiltzaileak bere datuak paragrafo honetan ezarritako moduan tratatu edo utzi ahal izateko ematen duen onarpena beti ezeztatu ahalko da, atzeraeraginik gabe.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetatik kanpo, NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak ez dizkio Erabiltzaileen datu pertsonalak beste inori komunikatuko, non eta aldez aurretik horretarako baimena ematen ez duen legez eskatutako moduan.

Erabiltzaileen datu pertsonalen zehaztasuna, eguneratzea eta kontserbazioa

Bere datuak aurreikusitako formularioen bitartez edo posta elektronikoz dagozkien postontzietara bidaltzen dizkigunean, Erabiltzaileak aitortzen du emandako informazioa eta datuak zuzenak eta egiazkoak direla, bai halaber 18 urtetik gorakoa dela. Webgunearen zerbitzuak 18 urtetik beherakoei zuzenduak ez direnez gero, ez daukagu gurasoen baimenik aurreikusita inongo kasutan. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da bere datu pertsonal guztiak etengabe eguneratuta edukitzea.

NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak datu pertsonalak mantendu egingo ditu zerbitzuak emateko edo Erabiltzaileen eskaerei erantzuteko beharrezkoak diren bitartean eta, betiere, kasu bakoitzerako legez aurreikusitako epeen bitartean.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak baliatzea

Erabiltzaileek uko egin ahalko diote webgunean eskainitako zerbitzuak emateko ezinbestekoak ez diren bare datuetarik edozein tratatzeari, baita bertan zehaztutako erlazioa mantentzeaz bestelako edozein xedetarako erabiltzeari ere.

Erabiltzaileak behar bezala informatuta geratzen dira, eta, beraz, edozein unetan baliatu ahalko dituzte beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamenduari kontra egiteko eskubideak, bai eta beren baimena ezeztatu ere, edo ahanzteko eskubidea baliatu legez ezarritako terminoetan, hurrengo helbide elektroniko honetara joz: info@noaoa.eus, edo hurrengo helbide postal honetara: Hipodromo Etorbidea 10 - 20160 Lasarte-Oria (Guipuzkoa), horrekin batera bere identitatea egiaztatzen duen dokumentuaren kopia erantsiz.

Komunikazio komertzialak

Erabiltzaileak komunikazio komertzialak jasotzeko baimena emana badu, NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak Erabiltzaileei informazio komertziala edo publizitatezkoa edozein baliabideren bitartez bidali ahalko die, baliabide elektronikoak barne (posta elektronikoa, SMSak, etab.), dela izaera orokorreko informazioa edo dela haien ezaugarri pertsonaletara egokitua, bere produktu eta zerbitzuei buruz, bai eta zozketetan, ekitaldietan eta satisfazioko inkestetan parte hartzeari buruz ere.

Nolanahi ere, Erabiltzaileak edozein unetan uko egin ahalko dio komunikazio komertzialak igortzeari, aurreko paragrafoan aurreikusitako helbide postal edo elektronikoetara komunikazio bat bidaliz edo, bestela, zuzentzen zaizkion komunikazio komertzialetan bertan aitortzen diren berariazko baliabideak erabiliz.

Webgune estekatuak

Webgune honek NOAOA BIDAIAK S.L. enpresarenak ez diren beste webgune batzuekiko estekak izan ditzakeenez gero, ezin dugu bermatu erabiltzaileak webgune horietan ematen dituen datu pertsonalen tratamendua, eta ez dugu hartaz erantzungo. Beraz, webgune horietako pribatutasunaren politikak berrikustea gomendatzen dizugu.

Cookieen politika

NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (LSSI, 2014ko maiatzaren 10eko testu kontsolidatua) 2. artikuluan a) Eranskineko definizioari buruz eta 22.2, 37, 38.4 g), 38.3 i) eta 38.3 g) artikuluetan xedatzen duena betez, bere webguneko cookieen politikaz informatzen du hurrengo paragrafo hauen bitartez. Politika honetaz edo webguneko beste batzuen informazio gehiago nahi izanez gero: info@noaoa.eus

Zer dira cookieak?

Erabiltzailea webgune jakin batzuetara sartzean haren ekipoan deskargatzen eta gordetzen den artxibo bat da cookiea, ekipo horretatik egiten den nabigazioari buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko balio duena. Cookieak funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, abantailak ematen baitituzte zerbitzu interaktiboak emateko, gure webguneko nabigazioa eta usagarritasuna erraztuz. Kontuan izan cookieek ezin diotela zure ekipoari kalterik egin eta, ordainetan, aktibatuta baldin badaude, akatsak identifikatzen eta konpontzen laguntzen digutela.

Cookieak blokeatzea edo desaktibatzea

Erabiltzaileak bere ekipoan instalatuta dauzkan cookieek hornitutako datuen erregistroa baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko aukera izango du, nabigatzailearen aukerak konfiguratuz, hurrengo esteka honen bitartez eskura dezakeen nabigatzaileko plug-in-a bere ordenagailuan instalatuta: esteka.

Firefoxi buruzko informazioa

Explorer-ri buruzko informazioa

Safariri buruzko informazioa

Operari buruzko informazioa

Crhomeri buruzko informazioa