Bidaialekuak

Europa

Europak iparraldeko purutasuna eta hegoaldeko haize gozoa bateratzen ditu. Dastatu boccato di cardinale bat edo topa egin garrafeira portuges batekin. Bidaiatu denboran zehar arkitekturaren bidez. Europa da historia. Eta etorkizuna. Nondik hasiko gara? Konta iezaguzu nora joan nahi duzun.

Guk deituko dizugu

Nabarmenak

Norvegia Norvegia, ametsetako mundua

Norvegiak zur eta lur utziko zaitu. Norvegiako fiordo ikusgarriak, arrantzale hiri txikien xarma, aurora borealak eta mendi idilikoak konbinazio ezin hobea dira naturaz bete-betean gozatu ahal izateko. Ezagut ezazu bikingoen tradizioa eta bertakoen adeitasuna. Norvegiara bidaiatzea esna zaudela amets egitea bezalakoa da.

Jarri gurekin harremanetan
Polonia Polonia, aukera paregabea

Polonia bisitatzea da interes historiko eta kulturala duten tokiak ezagutzea. Maitagarri-ipuin batetik ateratakoa dirudien Krakoviatik hasita, hiriburu kosmopolitara: Varsovia. Hiri hauetan Bigarren Mundu Gerraren aztarnak igar daitezke oraindik. Poloniak askoz gehiago eskainiko dizu: ezagutu bere kultura-tradizioa, arte garaikidea eta gozatu Poloniako gastronomia berriarekin.

Jarri gurekin harremanetan
Grezia Grezia, hondartzak baino gehiago

Grezia da Mediterraneo itsasoko paradisua: uharteak, hondar zuria, ur gardenak eta itsaslabarrak alde batetik; eta altxor arkeologikoak, mitologia eta kultura klasikoa bestetik. Benetako luxua. Korfu uharteko kala baten lasaitasunaz gozatu, Mikonos edo Kretako kaleetan barna ibili, Lindosen bazkaldu edo Santoriniko eguzki-sarrera batekin esnatu. Grezia fantasiazko lurraldea da.

Jarri gurekin harremanetan
1

Aukeratu helmuga

2

Esan iezaguzu

3

Guk antolatuko dugu

4

Bidaiatzeko ordua

5

Ondorengoa