Harremanetarako

Noaoa gara

Garbiñe, Nere, Maider eta Olatz gara

Ezagutu

Guk deituko dizugu

Zure bizitzako bidaiarekin ametsetan ari bazara, utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara. Zure hurrengo esperientziari forma ematen lagun diezazukegu.

Harremanetarako

  • Gure bulego-ordutegi barruan deituko dizugu.
  • Cuentanos que destino o viaje te interesa
Bidaiatzea, bizitzearen poza

Bidaiatzea maite dugu eta harro gaude. Bizitzaren pozetako bat dela uste dugu.

Beti ari gara mundua esploratzen, tokiak lehenengo edo milagarren aldiz bisitatzen, eta ez diogu inoiz harritzeari eta hunkitzeari uzten.

Gure istorioak

Izarren azpian lo egin dugu Kenyan eta eguzkia sartu bitartean dantza egin dugu Ipanemako hondartza batean; tuk-tuk batera igo gara Bangkokeko kalezuloetan barna eta Txinako Harresi Handiaren zatirik galduenetan ibili gara; Txileko ardorik onenak dastatu ditugu eta baita Buenos Aireseko, Lurmutur Hiriko edo Tokioko sukaldari ospetsu baten platerak ere; basamortua eta oihanik ikusgarriena gurutzatu ditugu.

Bizitzak aldatzen

Esperientzia bakoitzak zuretzat interesgarrienak diren gomendioak eskaini ahal izateko behar ditugun harreman pertsonalak eta ezaguerak ematen dizkigu.

Bizitza aldatu diguten bidaiak egin ditugu eta orain beste pertsona batzuei bizitza aldatzen dieten bidaiak antolatu nahi ditugu. Hurrengo zu izan zaitezke. Lagunduko dizugu?

Bidaiatzen laguntzea

Ez dizugu zuri bakarrik lagunduko. Gizarte-lana alderdi garrantzitsua da Noaoarentzat.

Gure bezeroei esker, GKEekin lankidetzan aritzen gara, bereziki Juneren Hegoak elkartearekin, gaixotasun arraroak dituzten adingabeei eta beren senideei laguntza ematen diena. Bezeroak hala eskatzen badu, bidaia bakoitzeko mozkinen %2a GKE bati ematen diogu.

Modu horretan, burutuko duzun bidaia are bereziagoa izango da.

Honelakoak gara

Zure bidaia ahaztezina izan dadin nahi dugu

Garbiñe Martija

"Bidaiatzea ezaguera-jarduera ezin hobea da kultura, toki, esperientzia eta abar berriak ezagutzeko. Eskura ditugun plazer handienetako baten pribilegioa".

Maider Azpeitia

"Bidaiatzea ezaguera-jarduera ezin hobea da kultura, toki, esperientzia eta abar berriak ezagutzeko. Eskura ditugun plazer handienetako baten pribilegioa".

Nere Uria

"Bidaiatzea aldi berean zure burua galdu eta aurkitzeko modurik onena da. Bidaiatzeak arima aberasten digu".

Olatz Egia

"Aldatzeko bidaiatzen dugu, ez tokiz aldatzeko, baizik eta ideiaz aldatzeko. Utzi munduak harritu zaitzan".