LEGEZKO ABISUA

Legezko abisu honen bidez, NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak bere erabiltzaileen esku jartzen du informazio orokor hau, informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileok haien esku jartzera behartuta gaudena, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak agintzen duena betez.

Jakinarazten da wwww.noaoa.eus webgunea NOAOA BIDAIAK S.L. enpresaren titulartasunekoa dela. Enpresa legez erregistratua dago, B75034587 zenbakiko IFKrekin, eta egoitza soziala helbide honetan du: Hipodromo Etorbidea 10 - 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa). Kontakturako eta informaziorako, NOAOA BIDAIAK S.L.k posta elektronikoko helbide hau jartzen du erabiltzailearen eskura: info@noaoa.eus

Webgunearen xedea da NOAOA BIDAIAK S.L. sozietate titularrak ematen dituen zerbitzuei buruzko informazio argia jartzea erabiltzailearen eskura.

1. WEBGUNERA SARTZEA ETA LEGEZKO ABISUA ONARTZEA

Webgune honetara sartzean, erabiltzailearen izaera hartzen duzu, eta Legezko Abisu honek dituen baldintza guzti-guztiak onartzen dituzu. Web-atariaren helburua enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak zure eskura jartzea da. Webgunearen bidez, gurekin kontaktuan jarri ahalko zara, eta informazioa ere eskatu ahalko duzu.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak eta utilitateak haren kode etikoaren, legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta Legezko Abisu honen arabera erabiltzeko. Erabiltzaileak NOAOA BIDAIAK S.L. enpresaren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du aurrekoaren ondorioz gertatzen den edozein ez-betetzez.

Interneteko beste web-orri edo webgune batera esteka bat ezartzeak, kasua hala bada, inoiz ez du inplikatzen NOAOA BIDAIAK S.L.ren eta lotura egiten dion webgunearen titularraren edo jabearen artean erlaziorik dagoenik, ez eta NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak hango edukiak edo zerbitzuak onartzen eta onesten dituenik ere. Webgune honetara esteka edo link bat jartzeko asmoa duenak aldez aurretik NOAOA BIDAIAK S.L. enpresari baimena eskatu beharko dio, eta azken horrek beretzat erreserbatzen du esteka edo link hori beharrezko baimenik gabe ezartzeagatik sorraraz litezkeen kalteak erreklamatzeko eskubidea.

2. BISITARIAK WEBGUNEA ERABILTZEA

Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko ditu Legezko Abisua eta Pribatutasunaren eta Cookie-en Politika webgune hau erabiltzen duen kasu bakoitzean, jasotako baldintzek une bakoitzean aldaketak izan ditzaketelako. Gainera, webgunearen eta eduki guztien erabilera egokia eta zilegia egiteko konpromisoa hartzen du, aplikatzekoa den legeriaren arabera. Erabiltzaileak ezingo du honelakorik egin:

a. NOAOA BIDAIAK S.L.ren webgunea eta/edo edukiak baimenik gabe edo iruzurrez erabili.

b. Sarean birus informatikoak edota domeinuaren jabearen, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartu edo hedatu.

c. wwww.noaoa.eus domeinuaren jabearen datuak edota webgune sateliteetako edo haren jabetzako webguneetako edo haien erabiltzaileen datuak eskuratu, erabili eta/edo manipulatu.

d. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei buruzko oharrak eta webgunearen titularraren eskubideak identifikatzeko gainerako datuak edota edukietara edo iruzkinetara gehitutako beste inorenak ezabatu, ezkutatu edo manipulatu, bai halaber edukietan txerta daitezkeen babes-dispositibo teknikoak edo zeinahi informazio-mekanismo.

e. NOAOA BIDAIAK S.L. enpresaren idatzizko baimen espresurik gabe, web-orriaren kopia eta/edo publikazioa egitea, webgune honetan edo haren webguneetako edozeinetan.

3. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK.

NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak, jabetza intelektualari buruzko legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren bertutez, jakinarazten du espresuki debekatuta geratzen dela web-orri honetako eduki osoaren edo parte baten erreprodukzioa eta komunikazio publikoa egitea, eskura jartzearen modalitatea barne, xede komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bidez, NOAOA BIDAIAK S.L. enpresaren baimenik gabe. Erabiltzaileak NOAOA BIDAIAK S.L. enpresaren jabego intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

Zilegi da web-atariko eduki eta elementu guztiak bistaratzea, bai halaber edozein euskarri fisiko edo teknologikotan inprimatzea, kopiatzea eta gordetzea, betiere erabilera pertsonal eta pribaturako soil-soilik bada. Erabiltzaileak www.noaoa.eus web-orrian instalatuta legokeen edozein babesgarri edo segurtasun-sistema ez ezabatzeko, aldatzeko edo manipulatzeko konpromisoa hartzen du.

4. BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN ESKLUSIOA. ESTEKAK

NOAOA BIDAIAK S.L. ez da erantzule egiten, inolako kasutan ere, gerta daitezkeen kalte eta galerengatik, hori saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu arren halakorik gertatzen bada.

www.noaoa.eus web-atariko edukietan beste webgune batzuetarako loturak eta hiperestekak daudenez gero, NOAOA BIDAIAK S.L. sozietateak jakinarazten du ez duela inolako kontrolik egingo webgune eta eduki horien gainean. Inolako kontzepturengatik ere ez du bere gain erantzukizunik hartuko hirugarrenen esteketako edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan eta Interneteko beste leku batzuetan dagoen edozein material edo informazioren eskuragarritasuna, kalitatea, egiazkotasuna, zehaztasuna eta konstituzionaltasuna.

Kanpoko konexio horiek sartzeak ez du inplikatuko hirugarren entitateekin inolako elkarterik, bat-egiterik edo partaidetzarik dagoenik.

5. LEGERIA ETA JURISDIKZIOA.

Legezko Abisu honi aplikakizun zaion legeria Espainiako legeria izango da, eta webgune honek sorrarazten duen edozein demandaz arduratzeko eskumena duen jurisdikzioa Lasarte-Oria hiriko epaitegi eta auzitegiena izango da.

NOAOA BIDAIAK S.L. enpresak salatu egingo du baldintza hauen edozein ez-betetze, bai halaber bere atariaren erabilera bidegabea edo arduragabea, eta zuzenbidearen arabera dagozkiokeen akzio zibil eta penal guztiak baliatuko ditu.

Era berean, wwww.noaoa.eus web-atariaren titularrek beretzat erreserbatzen dute Legezko Abisu hau edo cookieen politika betetzen ez duten edo Pribatutasunaren Politikari jaramonik egiten ez dioten erabiltzaileei webgunera eta/edo eskainitako zerbitzuetara sartzeko aukera ukatzeko edo erretiratzeko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe, beren ekimenez edo hirugarren baten eskariz.

6. PRIBATUTASUN-POLITIKA.

NOAOA BIDAIAK S.L.ren PRIBATUTASUN-POLITIKARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA.

ARDURADUNA: NOAOA BIDAIAK S.L.

HELBURUA: Webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak ematea edo Erabiltzaileak webgunearen bidez egiten diren eskaeren, gestioen edo tramiteen ondorioz NOAOA BIDAIAK S.L.rekin sor daitezkeen bestelako erlazioei erantzutea, bai halaber erabiltzailearen eskariz informazioa eta komunikazio komertzialak bidaltzeko lanak kudeatzea.

LEGITIMAZIOA: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko maiatzaren 27koa, zeinaren arauak nahitaez bete beharrekoak izango baitira 2018ko maiatzetik aurrera.

HARTZAILEAK: NOAOA BIDAIAK S.L.ren eta hirugarrenen barne-fitxategi automatizatua, ezartzen den erlazio juridikoa garatzeko, mantentzeko eta kontrolatzeko, erabiltzaileak horretarako legezko baimena emana duenean.

ESKUBIDEAK: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, lagatzeko, aurka egiteko eta ahanzteko eskubidea.

INFORMAZIO GEHIGARRIA: Zure datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruz eta pribatutasunaren politikari eta cookieen politikari buruz behar duzun informazio osagarri eta xehatu guztia estekan lor dezakezu.