Pribatutasunari buruzko politika
WEBGUNEAREN TITULARRA ETA TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua, 2016/679 (EB) Erregulamendua eta Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa betetzeko, honako hauek idatziz jasota uzten dira:
Zein da zure datuak tratatzeko arduraduna?
Izena | NOAOA BIDAIAK S.L. |
IFK | B75034587 |
Helbidea | HIPODROMO ETORBIDEA 10, 20160 DE LASARTE-ORIA (GUIPUZKOA). |
Helbide elektronikoa | info@noaoa.eus |
Web orria | wwww.noaoa.eus |
Sare sozialak | Facebook, instagram |
Gurekin harremanetan jarri zaitezke lehen eskuratutako edozein helbidetan.
DATU PERTSONALAK BABESTEA
Datuak babesteko eskubideak
Erabiltzaileen eskubideak:
- Datu pertsonaletan sartzeko eta NOAOA BIDAIAK SL datuak tratatzen ari den kontsultatzeko eskubidea.
- Zuzentzeko eskubidea, datuak zuzenak ez badira.
- Ezeztatzeko edo ezabatzeko eskubidea eta bi eskubide horiei lotuta, ahazteko eskubidea. Halakoetan datuak erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko baino ez dira kontserbatuko.
- Tratamenduaren kontra egiteko eskubidea: NOAOA BIDAIAK SLk zuk adierazitako moduan datuak tratatzeari utziko dio, arrazoi legitimoak direla eta, tratatzen jarraitu behar direnean izan ezik.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea; kasu horietan, datuei dagozkien tratamendu-eragiketak ez zaizkie aplikatuko arduradunak beste eskaera batzuei erantzutea bidezkoa den zehazten duen bitartean.
- Datuak eramateko eskubidea: NOAOA BIDAIAK SLri eskuratu ostean, eragiten dizkioten datu pertsonalak formatu egituratuan, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikoa dutenetan jasotzeko eskubidea dago. Horrez gain, beste arduradun bati eskualdatzeko eskatu daiteke, teknikoki egin daitekeenean.
Nola erabili eskubide horiek?
Interesdunek eskubideak erabili ahalko dituzte idatzizko komunikazio baten bitartez NOAOA BIDAIAK SLren zerga-helbidera edo posta elektronikoaren honako helbide elektroniko honetara: info@noaoa.eus; NANaren edo nortasuna ziurtatzen duen dokumentazio ofizialaren fotokopia bat sartuko da.
Baimena kentzeko aukera: baimenaberariazko helbururako eman bada, edozein unetan baimen hori kentzeko eskubidea duzu, kendu baino lehen aurretiaz baimendutakoan oinarrituta egin den tratamenduaren legezkotasunari eragin gabe.
Kontrol-agintaritza:
Erabiltzailebatek NOAOA BIDAIAK SLk datuak maneiatzeko moduarekin arazoa dagoela uste badu, bere erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentziari bideratu diezaioke.
DATUAK KONTSERBATZEA
Bezeroen datuak: kontratatutako zerbitzuaren arabera aldatuko da.
- 4 urte: Lanaren esparruan arau-hausteei eta zehapenei buruzko legea (afiliazioaren, alten, bajen, kotizazioaren, ordainsariak ordaintzearen arloetan betebeharrak); Zergei buruzko Lege Orokorraren 66. artikulua eta hurrengoak (kontabilitate-liburuak…).
- 5 urte: Kode Zibilaren 1.964. art. (ekintza pertsonalak epe berezirik gabe).
- 6 urte: Merkataritzako Kodearen 30. art. (kontabilitateko liburuak, fakturak, etab.).
Sare sozialetako profiletan datuak: Erabiltzaileak horretarako baimena kentzen duenera arte.
HELBURUAK ETA LEGITIMITATEA
Datuen tratamenduaren arabera, ondoren tratamenduaren legitimazioari buruzko oinarria laburtuko dugu:
TRATAMENDUA/LEGITIMAZIOAREN OINARRIA
* Kontabilitate- eta zerga-kudeaketa: enpresako bezeroen eta/edo hornitzaileen fakturazioa, zerga-betebeharrak, hobariak, etab. kudeatzea / Alderdien arteko kontratu-harremana mantendu, garatu eta kontrolatzea. Legezko eskakizunak betetzea.
* Administrazio-kudeaketa: bidalketak, emateak, etab. kudeatzea / Alderdien arteko kontratu-harremana mantendu, garatu eta kontrolatzea.
* Marketina: Bezeroentzat edo iraganean informazioa eskatu digutenentzat gure produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza-ekintzak, gure bezeroentzako gogobetetasun-inkestak barne / Interesdunaren (balizko bezeroak) beraren baimen aske eta argia; iraganean interesdunak jasotako edo eskatutako antzeko produktuak edo zerbitzuak sustatu eta merkaturatzeari buruzko enpresaren interes legitimoa.
* Laguntzaileak kudeatzeko tratamendua / Alderdien arteko kontratu-harremana mantendu, garatu eta kontrolatzea.
* Erreklamazioak kudeatzeko tratamendua (bezeroari arreta) / Interesdunaren beraren baimena.
* Balizko bezeroekin bitarteko elektronikoen bidez kanpainetan eragiketak tratatzea / Interesdunaren beraren baimena.
* Datuak babesteko eskubideen tratamendua / Interesdunaren beraren baimena.
* Hornitzaileen gainean hirugarrenek zorraren errekerimenduak egiteko eragiketen tratamendua / Legezko betebeharrak.
* Web orriaren bitartez webguneko erabiltzaileekin – kontaktuekin harremanak kudeatzeko tratamendua / Interesdunaren beraren baimen askea eta argia.
* Enpleguko eskaintzen eta curriculumen tratamendua / Hautagaiak NOAOA BIDAIAK SLri baimena ematen dio bidaltzen dizkion dokumentuak, Interneteko bilatzaileen bitartez zuzenean eskuragarria den eduki guztia, sare sozial profesionaletan dituen profilak, balorazio-probetan lortu dituen datuak eta hautagaitza baloratze aldera lan-elkarrizketak ematen duen informazioa tratatzeko.
* Newsletterrak eta buletinak. Bitarteko elektronikoen bidez gure produktuekin eta zerbitzuekin zerikusia duen publizitatea bidaltzea / Interesdunaren beraren baimena.
DATUAK HIRUGARRENEI LAGATZEA
Legezko arauei jarraikiz, jasotako informazioa babesteko segurtasun-neurri teknikoak eta administratiboak zehazten ditugu, arriskuen analisi egokia egin ondoren, beraz, informazioa honako hauen guztien aurka babestuta gelditzen da: sartzea, eskura ez izatea, zabaltzea edo baimenik gabe erabiltzea.
Informazio pertsonal honetan gure langileak sartu daitezke bakarrik, eta zertarako erabil dezaketen eta zer muga dituen ezagutzen dituzte. Horrez gain, agintaritza publiko eta judizial eskudunek eskuratu ahal izango dute, hala eskatzen digutenean eta aplikazioko araudiaren arabera ezinbestekoa denean. Azkenik, beste enpresa hornitzaile batzuen eskura iritsi daiteke, eskatutako zerbitzuak emateko behar badute.
Goian azaldu diren xedeak lortzeko beharrezkoa izan daiteke, baita nahitaezkoa ere, datuak hornitzaileei, hala nola aireko konpainiei, itsasontzi-konpainiei, hotelei eta beste zerbitzu-hornitzaile batzuei, jakinarazi behar izana. Hornitzaile horiek guztiek ezinbestez erabiliko dituzte zure datuak, beren-beregi eta bakarrik kontratuaren xedea betetzeko. Hornitzaile horiek, bidaiaren jomugako herrialdearen arabera, hirugarren herrialdeetan kokatuta egon daitezke, eta halakoetan datuen nazioarteko eskualdaketa egin beharko da. Horrelako enpresa bakoitzak zure datuak bakarrik eta beren-beregi helburu horietarako eta ez beste batzuetarako erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Hala, zerbitzua amaitzen denean, informazioa ezabatu beharko dute edo erabili gabe behar bezala blokeatuta edo babestuta izan beharko dute, legezko eskakizunak betetzeko eta kontratu-erreklamazioak erabili edo defendatzeko ezinbestekoa den bitartean.
Enpresak gurearen antzeko datuen babes-maila eskaintzen ez duten herrialderen batean badaude, ziurtatzen dugu behar diren segurtasun-neurriak eta guk ditugunen baliokideak betetzen dituztela, betiere aplikatu beharreko lege-arauei erreparatuta.
Hori da Estatu Batuetako enpresen kasua, Privacy Shield (Europaren eta Estatu Batuen arteko hitzarmena) bete behar baitute.
KONFIDENTZIALTASUNA ETA DOKUMENTUAK SUNTSITZEA
Lanbide-sekretua NOAOA BIDAIAK SLk eta gurekin lanean ari diren laguntzaileek, baldin eta bezeroari emandako zerbitzuetan esku hartu behar badute, lanbidea dela eta, lortu duten informazioa ez zabaltzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Nolanahi ere, bezeroak emandako informazioa konfidentzialtzat joko da, NOAOA BIDAIAK SLri kontratatutako zerbitzuekin lotutako helburuez kanpo bestelakoetarako erabili ahal izan gabe.
NOAOA BIDAIAK SLk bezeroen nahiei, eskatutako aholkularitzaren arrazoiei edo enpresarekin izango duen harremanaren iraupenari buruzko informaziorik ez du zabalduko, ezta jakinaraziko ere.
Dokumentuak suntsitzea
Konfidentzialtasuna babestu eta bermatze aldera, NOAOA BIDAIAK SLk zerbitzua emateko orduan eskuratu duen informazio konfidentzial guztia suntsitzeko konpromisoa hartzen du, helbururako dagoeneko beharrezkoa ez denean. Salbuespena izango da kontserbatzeko legezko eskakizuna izatea. Bezeroak informazioaren originala edo kopia bat kontserbatu nahi badu, inprimatu edo bere bitartekoetan gorde beharko du edo NOAOA BIDAIAK SLren egoitzara bertaratu beharko da suntsitu baino lehen jasotzeko.
Dokumentu hau PROTECTION REPORT SL konpainiak idatzi eta egin du. Hala, edukia legez kanpo kopiatu eta erabiltzen duten guztien kontra legezko ekintzak izapidetzeko eskubidea gordetzen du.